Euskal dantzetan hasi nahi duten gaztetxoentzat Jalgik matrikula garaia zabalduko du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Jalgi Dantza Taldeak 2018-2019 ikasturterako matri- kulatzeko aukera zabaldu du. Honenbestez, haur zein gaztetxoek euskal dantzetan izena eman ahal izango dute. Lehen Hezkuntzako lehen mailatik hasita, nahi duen orok eman dezake izena Jalgin.

Izena emateko data eta lekua ondorengoa izango dira: irailaren 18an (datorren asteartea), arratsalde- ko 18:00etatik 20:00etara bitartean, Ebro Etxean bertan.Taldeen osaerari eta talde bakoi-tzaren entseguetarako egun eta orduei buruzko informazioa matrikula epea amaitu ondoren zabalduko da. Lehenengo ikusi behar zenbat talde osatzen diren, eta nola banatu.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero, jalgi.dt@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakezue. Hilaren 18an ere ezin duenak azaldu, helbide horretara idatzi dezake.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos