Secciones
Servicios
Destacamos
J.M. ZUBIAURRE
zarautz.
Miércoles, 5 de febrero 2025, 20:43
Pasa berri den asteburu honetan ZKE Halterofiliako neskak Espainiako 16 urte azpiko Talde Federazio Kopan izan dira lehian. Iaz Zarautzen jokatu zen lehiaketa hau eta aurten Vallecas-en (Madril) egin dute.
Madrilgo hiriburura joan ziren beraz ZKE Halterofiliako bost nekek osatutako taldea, Jaizki Mendizabal, Jon Mendizabal eta Imanol Zulaika entrenatzaileen babesarekin. Ostiralean, iritsi bezain laster, iazko 15 urte azpiko nesken ligaren 1. postuaren saria jaso zuten zarauztarrak.
Larunbatean goizean goiz lehiari ekin zioten adin berdineko Espainiako beste lau talde hoberenen aurka, eta ondoko markak lortu zituzten banan bana; Izei Soto: 31kg abiadan, 40 kilo jaso-tze-altxatzean eta 71 kilo totalean. Denera, 95,79 puntu (22. postua).
Ainhoa Urquiola: 54 kg abiadan, 74 kg jasotze-altxatzean eta 128 kilo totalean. Denetara, 168,52 puntu (6. postua). Mara Monasterio: 48 kg abiadan, 62 kg jasotze-altxatzean eta 110 kilo totalean. Denera, 169,58 puntu (4. postua). Lore Mendizabal: 45 kg abiadan, 65 kg jasotze-altxa-tzean eta 110 kilo totalean. Denera, 169,06 puntu (5. postua). Lide Mendizabal: 55 kg abiadan, 73 kg jasotze-altxatzean eta 128 kilo totalean. Denetara, 183,22 puntu (3. postua). Lideri bere altxaldiek nesken sailkapen indibidualeko brontzezko domina lortzeko balio izan diote.
Taldekako sailkapenean berriz, marka hauek guztiak bilduz, neskek txapelketako 1. postua lortu dute, 2024 urteko denboraldi hobeezinari amaiera bikaina emanez. Honetaz guztiaz gain, Mara Monasterio eta Ainhoa Urquiola Espainiako 15 u.a. Iberdrola Kopa Absolutura sailkatu dira lehiaketako markekin, adin hortako Espainiako 10 altxatzaile hobeneren artean. Denboraldi berrian lehia gehiago emateko gogoarekin itzuli da talde guztia asteburua amaitu ondoren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Pillado en la A-1 drogado, con un arma y con más de 39.000 euros
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.