Eraso! eta Hesian taldeen kontzertua gaur malekoian

Eraso!. Talde zarauztarrak zabalduko du gaur gaueko kontzertua./
Eraso!. Talde zarauztarrak zabalduko du gaur gaueko kontzertua.

Talde zarauztarra 21:00etatik aurrera, eta nafarren saioa 23:00etan hasita

ANTXON ETXEBERRIAZARAUTZ.

Eraso! eta Hesian tadeen kontzertua gaur gauean malekoian, Damaren ondoan dagoen eszenatokian. Lehendabizi, 21:00etan, Eraso! talde zarauztarra entzuteko aukera. Sergio Ruiz (gitarra eta ahotsa), Ibai Castro (baxua), Nestor Urdampilleta (gitarra), eta Iñigo Beitia (bateriak), osatzen dute taldea. Batipat 'Inoren Lurretan', bere azkeneko diskoa, 2018an kaleratua aurkeztuko digute. Beste dozena erdi disko ere badituzte: Kaiolatik ihes, eta aurretik, Ez gara inoiz hilko, Grisez bustitako egunak...

Ondoren, Hesian talde nafarra igoko da oholtzara. Hauek ere aski ezagunak, urteak daramatze rock and roll indartsua eskaintzen, Euskal Herrian eta hemendik kanpo ere, jarraitzaile mordua duen Sakanako taldea.

Gogo biziz datoz bi taldeak, jarraitzaile eta malekoira hurbiltzen diren entzuleekin batera gau eder bat igarotzeko asmotan.