Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Marcelus Roberts. Amerikarra orain bi aste hasi da Grupo Ulaciarekin jokatzen. DV
Epaileen erabakiek baldintzatuta, porrota

Epaileen erabakiek baldintzatuta, porrota

Grupo Ulaciak partidu ona egin zuen Valladolid-en, baina epaileek gehiegi zigortu zuten taldea (73-68)Lau jokalari 5 faltarekin kaleratuak izan ziren; 3 teknika jaso zituzten, kirolez kontrako falta ...

DV

ZARAUTZ.

Jueves, 8 de febrero 2018, 00:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Garaipenaren bidera itzuli nahi zuten Gaztela aldean Iñaki Jimenezen mutilek. Baina partida epaileen lanak baldintzatua izan zen une guztietan, Ulaciakoen akatsak ahaztu gabe. Jaurtiketa libreetan portzentaje txarrak, defentsako errebotean bigarren aukera asko eman izanak eta 24 baloi galtzeak ere izan zuen eraginik.

Partida parekatua izan zen une guztietan. Lehen bi partzialak 18-16 eta 20-18koak izan ziren. Baina hasieratik epaileek gogor zigortu zuten talde zarauztarra. 20 inguru falta egiten dituen taldeari 32 adierazi zizkieten eta, ondorioz, Universidad de Valladolidek 33 jaurtiketa libre izan zituen. Gainera, 14. minuturako 3 teknika jaso eta kirolez kontrako falta bat adierazi zieten zarauztarrei.

Dena dela, atsedenalditik bueltan 15-22ko partziala egin eta azken laurdenera 3 puntu goitik sartu zen Ulacia Grupo. Aipatu beharra dago 9 jokalarirekin joan zirela eta 4 kaleratuak izan zirela 5 faltarekin. Batez ere uztaiaren inguruan aritzen diren jokalariak zigortu zituzten. Marcellus Robertsek eta Gonzalo Alvitek 15 minutu inguru iraun zuten kantxan eta Xabier Osak eta Alex Sayalerok 20 minutu. Horrez gainera, Aitzol Eguskitzak ere 4 faltarekin bukatu zuen. Eta horrela garaipena lortzea ia ezinezkoa egin zitzaien.

Bi aldeei kalte egin zien epaileen lanak, orokorrean nahikoa eskas aritu zirelako, baina Ulacia Grupokoei bereziki min egin zien haien jardunak. Haien jaurtitzalearen gainean, esaterako, defentsa oso ona egin zuten Ulaciakoek, jaurtiketa garbi bakarra emanaz, baina gainerakoan aipatutako faktoreek azken emaitza ekarri zuten ondorio bezala.

Gauzak horrela, partida irabazteko jaurtiketa ere izan zuten eskura bi segundoren faltan. Baina ez zuten asmatu eta errebotean kirolez kontrako falta adierazi zieten. Ondorioz, 73-68 Universidad de Valladolid garaile.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios