Borrar
Hirugarrena. Arraunak gora garaipena ospatzeko, hirugarrenez jarraian. ZAE
Enbatarena sinestezina, hirutik hiru

Enbatarena sinestezina, hirutik hiru

Denboraldi ikusgarria darama zarauztarren traineruak lehiatutako bandera guztiak irabazi ondoren

JUAN MARI ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Martes, 25 de junio 2019, 00:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

KAE-1 Liga joan den asteburuan abiatu zenean jardunaldi bikoitza zuen Gari Urangaren taldeak Pasaian eta emaitza ezin hobea lortu zuten, bi garaipen bi estropadetan. Honelako hasierak jarraipena izango zuen jakitea zen zarauztar zaleen artean galdera nagusia eta Donibane Lohitzunen zuten hurrengo erronka.

Eremu berezia da bertakoa eta Enbatak azken txandan lehiatzeko eskubidea lortu zuen aurreko asteburuan, Deustu, San Juan eta Pedreñarekin. Ontzi bat ondo hasten denean badirudi dena alde izaten duela eta zozketaren ondorioz bigarren kalean kokatu behar izan zuten zarauztarrek Aitzol Garroren aginduetara. Erdiko kaleak nahi zituzten denak eta bertan Zarautz eta Deustu aurrez aurre. Bizkaitarrak atera ziren aurretik eta lehen ziabogetan diferentzia laburrekin nagusi ziren baina estropada aurrera joan zen bezala, Enbatako mutilek diferentziak laburtu eta helmugan lau segundoko abantailarekin sartu ziren denbora onena eginaz eta ondorioz denboraldiko hirugarren bandera etxera ekarriz.

Traineruan, Beñat Eizagirre, Ion Jauregi, Oinatz Arretxe, Manex Otaegi, Igor Gurutxarri, Gorka Imaz, Garikoitz Uranga, Xabier Ormazabal, Gorka Zubeldia, Aitor Jauregi, Joanes Elizondo, Imanol Eizagirre eta Martin Rekondo egon ziren Garro patroi zeramatela.

Urangak garbi zeukan bandera udaletxeko balkoian jarri ondoren, «duela hamar egun hau esan baziguten ez genuen sinetsiko. Oraindik asimilatu nahian gabiltza. Urte osoan helburu batzuk jartzen ibiltzen gara eta orain deskolokatuta gaude baina onerako noski».

Badakite «momentu okerragoak ere etorriko direla. Saiatu behar dugu une honetan daukagun sasoia aprobetxatu eta ahal den puntu gehien batzen saiatu. Beti hankak lurrean, badakigu gure helburua zein den eta lanean bukatu arte. Gaurko estropada (larunbatekoagatik) psikologikoki oso gogorra izan da eta mutilak oso ondo egon dira».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios