Enbataren denboraldiko azken estropada, gaur eguerdian Portugaleten

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZARAUTZ.

Enbatak gaur eguerdian, Portugaleten, playoff-eko bigarren estropada jokatuko du. Atzo arratsaldeko emaitzekin batu beharko da gaur eguerdikoa eta puntu gehien lorzen dituzten bi traineruak izango dira lehen mailara igoko direnak. Gerta ala gerta, Enbataren denboraldia bikaina izango da. Atzo bezala, gaur eguerdiko estropadan, Zarauzko arraunlariak ez dira bakarrik sentituko, 150 zale izango baitira beraiekin. Autobusa 9:00etan aterako da.