Borrar
Neskak lanean gogor ari dira eta emaitzak azaleratzen hasi dira dagoeneko. RODRIGUEZ
Bi Enbatak ondo Hondarribian eta batelak primeran Getarian

Bi Enbatak ondo Hondarribian eta batelak primeran Getarian

Neguko lanaren fruituak ikusten hasi dira zaleak maila guztietan

Juan Mari Zubiaurre

zarautz.

Miércoles, 19 de marzo 2025, 19:52

Asteburu honetan bi egunetako lana zuten ZAEko arraunlariek. Larunbatean Hondarribiko XXV. Tarineru Jaitsieran, herriko bi Enbatak aritu ziren, neskena zein mutilena.

Dagoeneko aurrez egindako lana nolakoa izan den ikusteko moduan zeuden zarauztar zaleak eta traineruan gauzak ondo egiten ari direla ikusi zen. Neskek 7. amaitu zuten lehen mailako traineruan seigarrenarengandik segundo batera.

Mutilak 8. sailkatu ziren, TKE LIgakoen atzetik eta bere mailakoen artean indartsu dagoela erakutsiz. Uda oraindik urruti dago baina itxaropentsu egoteko arrazoiak ematen ari dira bi ontziak.

Bateletan oso ondo

Igande goizean, Getariako uretan Gipuzkoako Batel Ligaren 8. jardunaldia jokatu zen. Infantil nesken ontzia bigarren izan zen, infantil mutiletan bi batelak, A eta B, bi lehen postuetan sailkatzen ziren, oraingoan B ontzia aurretik. Promesa mistoa zortzigarrena izan zen, jubenil neskak zazpigarrenak eta senior mutilek garaipena lortu zuten, bigarren luze ikusgarria eginaz.

Sailkapen nagusian infantil neskak 3. dira (97 puntu), infantil mutilak buruan daude 36 punturekin biak eta senior mutilek lehiatu dituzten azken hiru estropadak irabazi egin dituzte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bi Enbatak ondo Hondarribian eta batelak primeran Getarian