Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Gogotsu. Enbatako arraunlariak lurreko lanak utzi eta uretara irteteko gogoz ziren. ZAE
Enbata berriro uretan sartu da 2019ko denboraldia prestatzeko

Enbata berriro uretan sartu da 2019ko denboraldia prestatzeko

Bi astetan lehorreko lanak burutu ondoren asteburuan uretara atera ziren 19 arraunlari, Gari Urangaren esanetara

J. M. ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Miércoles, 28 de noviembre 2018, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bi hilabeteko atsedenaren ondoren, Zarauzko Arraun Elkartearen senior taldea hasi da entrenatzen. Bi astez gorputzak doi-tzeko lehorreko lanak egin ondoren, asteburu honetan atera dira lehenengoz uretara. Garikoitz Urangaren gidaritzapean hain denboraldi ona egin ostean, ligan bosgarren egin dute 2018an, iazko talde ber-tsua osatu dute.

Udazken gorabeheratsua izan da traineru talde gehienentzat, baina Enbatan aritu diren ia denak tostetan izango dira aurten ere. Lan eta ikasketa kontuak tarteko Danel Irasuegi eta Ioritz Zubillaga taldean izango ez diren arren, dagoeneko 19 arraunlari ari dira lanean, aurten aritutako Oinatz Arretxe, Imanol Eizagirre, Beñat Eizagirre, Joanes Elizondo, Iñigo Galdos, Alain Gurrutxaga, Gorka Imaz, Jon Jauregi, Aitor Jauregi, Josu Olabarria, Xabier Ormazabal, Martin Rekondo, Manex Otaegi, Ekaitz Portularrume, Gorka Zubeldia eta Garikoitz Uranga, duela hainbat urte gazte mailan aritutako Anjel Mari Urzelai, duela 4 urte Enbatan aritutako Lander Larrauri añorgarra eta iaz atseden hartu zuen Igor Gurutxarri. Patroi lanetarako Aitzol Garro eta Gaizka Garmendia dira ardura izango dutenak.

2018ko denboraldia prestatzeko, neguko lanak egiteko arraunlariz larri ibili ondoren, 19 laguneko taldea osatzeak, hurrengo denboraldirako giltzarri den neguko lan hobea egiteko aukera emango die Gariren mutilei.

Dena den, hasi ez hasi zalantzan daudenek taldera batzeko atea zabalik dute oraindik ere. Animatu eta sartu Enbatan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios