Enbata eta Badok 13 ZAE, gaur Gipuzkoako Txapelketan

Arraunlariak larunbatean udaletxean bandera astintzen/  ETXEBERRIA
Arraunlariak larunbatean udaletxean bandera astintzen / ETXEBERRIA

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZARAUTZ.

Zarautz Arraun Elkarteak gaur arratsaldean Gipuzkoako Traineru Txapelketa du Kontxako Badian, joan den larunbatean azken Bandera irabazi zuen leku berean. Gaurkoan ordea ACT-ko untziekin batera lehiatuko da. Gari Urangak aldaketak egingo ditu eta orainartean aukera gutxien izan dituztenen aldeko apustua egingo du.

Era berean, Badok 13 ZAE-ko beteranoak Bandera berri baten bila uretaratuko dira gaurkoan. Orainartean Ligan jokatutako 8 estropadak irabazi dituzte.