Emanaldi berezi batekin agurtuko da gaur aurtengo Erdi Aroko azoka

Borrokan. Ezpatarekin antzerkia egiten zuen taldea. / AMAXKAR
Borrokan. Ezpatarekin antzerkia egiten zuen taldea. / AMAXKAR

Jende asko erakarri du Xacobeo MMXXI-k antolatutako azokak aurten ere

J.M. ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Azken urteetan gertatu ohi den bezala, abenduko lehen asteetan Zarautzen izan da Erdi Aroko azoka eta gaur itxiko ditu ateak bost egunetan zabalik egon ondoren.

Aurreko egunetan goizeko 10:30etik gaueko 23:30era zabalik egon da, baina gaur arratsaldeko 17:00etan amaituko da eta ikuskizun handi bat antolatu dute agurra emateko. Xacobeo MMXXI-k antolatu du azoka eta Zarauzko Udalak babestu Alde Zaharreko kaleak girotu eta alaituz. Askotariko produktuak eta ekitaldiak eskaintzen ditu adin guztietarako Erdi Arko azokak Alde Zaharrean eta inguruko kale eta plazetan: Torre Luzeako parkea, Musika plaza, Kale Nagusia, Lege Zaharren enparantza, Foruen kalea, Erriberazahar kalea, Amatxilili plaza, Frontoi Txikia eta Iturribide kalea.

Salmenta postuez gain, kaleak girotu dituzten hainbat ekitaldi izan dira, adin guztietarako: kalejirak, tailerrak eta erakusketak, musika animazioa, magia eta malabar ikuskizunak, ipuin kontalariak, kontzertu eta emanaldiak, antzezlanak... Era berean, duela bi urte haurrentzat gune bat zabaltzeko apustua egin zen eta, aurten, bi guneetan banatu da: Torre Luzeako parkean eta Frontoi Txikian. Bietan etxeko txikientzat jolas, ikuskizun eta atrakzio bereziak izan dira. Eguraldia lagun izan dute lehen egunetan, nahiz ostiral arratsaldean euri dexente egin zieten, salmenta garaian asko nabaritzen dutelatik eguraldia.

Gaur arratsaldean emango zaion itxiera ekitaldia Lege Zaharren enparantzan egingo da 17:00etan hasita. Azokan parte hartu duten guztiak bertan izango dira azken agurra eman eta herriari bere esker ona adieraziz.

 

Fotos

Vídeos