Zarautz
Emaitza onak Gipuzkoako 17 eta 15 urtetik beherakoen txapelketetanAritzbatalden egindako txapelketa osoan guztira ZKE Halterofilia taldeko altxalariek brontze bat, zazpi zilar, 14 urre eta 2 kopa lortu dituzte
Aurreko larunbatean ospatu ziren Gipuzkoako 17 eta 15 urtetik beherakoen txapelketak eta Teknika Saria Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Bertan, bi kategorien artean, 8 neska eta 12 mutil lehiatu ziren, eta Teknika Sarian 16 gaztek parte hartu zuten.
Publicidad
Teknika Sarian, benjamin kategorian ZKEko Xune Gartxoteneak eraman zuen urrea. Alebin kategorian ZKEko Nahia Mendizabalek zilarra eta Odin Zulaikak urrea eraman zuten, eta infantil kategorian ZKEko Aiur Zulaikak zilarra lortu zuen.
15 urte eta 17 azpikoak
Aurrera begira Euskadiko Txapelketak dituzte Gasteizen eta Greziara ere bidai bat egingo dute altxalari batzuk
15 urtetik beherakoen txapelketan ZKEko altxalariek ondorengo dominak lortu zituzten; Nesken 49 kilo azpiko kategorian, Lore Mendizabalek zilarra eta Mara Monasteriok urrea.
Nesken 55 kilo azpiko kategorian Maddi Lertxundik zilarra eta Lide Mendizabalek urrea eta nesken 64 kilo azpiko kategorian Ainhoa Urquiolak urrea.
Mutilen 45 kilo azpiko kategorian Aiur Zulaikak urrea eta mutilen 55 kilo azpiko kategorian Unax Diazek zilarra.
Txapelketa honetan, nesken sailkapenean Lide Mendizabalek lehen postua eta kopa lortu zituen.
Bestalde, 17 urtetik beherakoen (u. a.) txapelketan ZKEko altxalariek ondorengo dominak lortu zituzten; Nesken 49 kilo azpiko kategorian, Lore Mendizabalek zilarra eta Mara Monasteriok urrea.
Nesken 55 kilo azpiko kategorian Maddi Lertxundik zilarra eta Lide Mendizabalek urrea eta nesken 64 kilo azpiko kategorian Ainhoa Urquiolak urrea.
Publicidad
Mutilen 45 kilo azpiko kategorian Aiur Zulaikak urrea. Mutilen 49 kilo azpiko kategorian Julen Silvanek urrea.
Mutilen 55 kilo azpiko kategorian Unax Diazek brontzea eta Erik Expositok urrea. Mutilen 61 kilo azpiko kategorian Jakes Etxeberriak urrea eta azkenik mutilen 89 kilo azpiko kategorian Alex Balenciagak urrea.
Txapelketa honetan ere, nesken sailkapenean Lide Mendizabalek lehenengo postua eta kopa lortu ditu.
Guztira txapelketa osoan ZKE halterofilia taldeak brontze bat, zazpi zilar, 14 urre eta 2 kopa lortu ditu. Bestalde txapelketa honetan Erik Exposito eta Jakes Etxeberriak Espainiako 17 u.a. Txapelketarako minimak egin dituzte, eta honekin taldeko 7 kirolari daude sailkatuta.
Publicidad
Ligako 4. jardunaldia
Larunbat arratsaldean zehar ZKE Halterofilia taldeko helduek pilotalekuan montatutako tarima aprobetxatu zuten. Bertan, taldearen ligako 4. jardunaldia ospatu zuten. Honekin taldeak aurtengo denboraldiari amaiera eman dio, estatu mailako beste taldeen emaitzekin lehiatzekotan.
ZKE Halterofilia Taldeak bi ekitaldi garantzitsu ditu begibistan. Azaroko 2-3ko asteburuan, Gasteizen, Euskadiko 17 u.a. eta 15 u.a. Txapelketak ospatuko dira, Gipuzkoako selekzioan taldeko hainbat altxalari izango direlarik.
Publicidad
Bestalde, Euskadiko selekzioak hautatuta, asteburu berean ZKEko Imanol Citores, Helena Avendaño eta Malen Monasterio altxalariak eta Imanol Zulaika entrenatzailea Greziako Kreta irlan izango dira lagunarteko txapelketa batean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión