Borrar

Zarautz

Dortsal guztiak agortuta gaur goizeko Pagoeta Mendi Lasterketarako

A. E.

zarautz.

Sábado, 26 de abril 2025, 19:57

Gaur goizean ospatuko da Pagoeta Mendi Lasterketa, Klabelinsoro kaletik abiatuta, Aritzbatalde kiroldegi atzekaldean. Bi ibilbide izango dira: goizeko 09:30etan abiatuta, bakarkakoa, 21 kilometrotako ibilbidearekin, horietatik 1.000 desnibel positiboarekin eta bigarren lasterketa, 09:45ean abiatuta (mistoa), 8 km. eta 400 metroko desnibel positiboarekin.

Pagoeta lasterketaren punturik altuenak 8 eta 9. kilometroetan aurkitzen dira (Pagoetako gurutzea eta Murukil artean), 700 metrotako altueran. 7 eta 16 kilometroak ingurune berezietatik igarotzen dira, Pagoeta parke naturalaren barne.

Lasterketa mixtoak ez du zailtasun berezirik izango. Kiroldegi paretik atera eta bikoteek Urtetara igo beharko dute eta itzulera Olaatik, helmuga puntura. Ibilbide erdia laua da, batere aldaparik gabe.

Kontrol puntuak

Ibilbide nagusian hiru anoa postu egongo dira: 5. kilometroan (Otzarreta); 9,5. kilometroan (Pagoeta gurutzea) eta 17. kilometroan (Orbelaun).

Bi lasterketetarako dortsal guztiak agortuta daude. Dortsal banaketa 08:00etan hasiko da eta sari banaketa 12:30etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dortsal guztiak agortuta gaur goizeko Pagoeta Mendi Lasterketarako