Sei domina lortu ditu Zarautz kirol Elkarteak Gipuzkoako Txapelketa absolutoan

Zarauzko pultsulariak bere dominekin Villabonan. /  DV
Zarauzko pultsulariak bere dominekin Villabonan. / DV

Ainhoa Larramendi eta Imanol Zulaika Gipuzkoako txapeldun suertatu dira 48 eta 77 kiloko kategorietan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Zarautz Kirol Elkarteko halterofiliako taldeak Gipuzkoako Absolutu mailako txapelketan hartu du parte Villabonako Olaederra kiroldegian. Bertan, ZKE Halterofiliako 6 pultsulari izan ziren. Ondorengoak: Ainhoa Larramendi, Danel Lopez, Jaizki Mendizabal, Imanol Zulaika, Borja Bravo eta Aitor Gabirondo, sei hauek Enrike Kortajarena, Ibon Eguskiza eta Jon Mendizabalen gidaritzapean.

Ainhoa Larramendik 48kg-ko kategorian lehen postua lortu zuen eta, honenbestez, Gipuzkoako txapelduna suertatu zen; emaitza berdina lortu zuen Imanol Zulaikak 77kg-ko kategorian; 94kg-ko kategorian, berriz, Danel Lopezek bigarren postua lortu zuen eta Jaizki Mendizabalek, hirugarrena. Azkenik, 94kg-ko kategorian, Aitor Gabirondok bigarrena eskuratu zuen eta Borja Bravok hirugarren postua. Honenbestez, zarauztarrek 6 domina lortu zituzten. Urrezko 2, zilarrezko 2 eta brontzezko beste 2 irabazi zituzten.

Euskadiko txapelketa

Adierazi ere, ekainak 23an Galdakaon ospatuko den Euskadiko txapelketarako 4 zarauztar izan direla Gipuzkoako selekzioarekin hautatuak. Ainhoa eta Imanol titular gisa eta Danel eta Aitor ordezko. Galdakaoko txapelketan, A Coruñan uztailak 20an ospatuko den Espainiako txapelketan (el VIII Campeonato de España Absoluto masculino y el XXVI Campeonato de España Absoluto femenino) parte hartuko duen Euskadiko selekzioa osatuko da. Aurtengo helburua Ainhoa eta Imanolek sailkapena lortzea dute Zarautz Kirol Elkarteko halterofiliakoek, eta desio hori lortzeko, gogor ari dira Zarautzko Aritzbatalde kiroldegian entrenamenduak egiten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos