Zarautz
Denak irabazi dituen talde bakarra Telesforo Erretegia daNesken multzoan Kebidek eta Itxaso dira indartsuenak oraingoz eta mutiletan KTXO eta Telesforo Erretegia
Honartzako Futbol Txapelketaren 81. edizioak senior mailan laugarren jardunaldia jokatu zuen igande eguerdian. Neska eta mutilen senior taldeek eguzkipean jokatzeko aukera izan zuten, jendetza handia erakarriz hondartzara, bertatik bertara ikusteko edo itsas pasealekutik jarraitzeko.
Hemezortzi zelaietan banatuta jokatu zuten hogeita hamasei taldek, gizonezkoak lehen hamabietan eta emakumezkoak azken seietan.
Asteburuko emaitzak
Hauek izan ziren igandeko 4. jardunaldiko emaitzak hemezortzi zelaietan;
Senior mutilak A taldea: 1.- Las Palmeras 3 - Kosta Hortz Klinika 3. 2.- Iuri Aholkularitza 1 - Euskalduna taberna 1. 3.- Kirkilla-Enea jatetxea 3 - Celso Castro 3. 4.- Katixa 4 - Arrano 2. 5.- Izar Optika 2 - KTXO 4. 6.- Etxabe Confort 2 - Euskalmader Acuchillados 0. Multzo honetan atsedena Dava Street Food taldeak izan du.
Senior mutilak B taldea: 7.- Ulacia Bidaiak 1 - Latz taberna 3. 8.- Txanela 1 - Euromar 2. 9.- Pukas / Shelter 1 - Tivoli / Naparrak 1. 10.- Garcia Edari Banaketak 0 - Telesforo Erretegia 5. 11.- Asti pinturak 4 - Talai Mendi Kanpina 2. 12.- Balearri / Astillero 4- Asegroup 1.
Senior neskak: 13.- Euskal parrilla 1- Ekimen 5. 14.- Lakari / Arrano 0 - Kebidek 8. 15.- Orbela 1 - 310 / Kepa Osteo 2. 16.- Itxas lur taberna 9 - Marmarra 0. 17.- Euskalduna taberna 0 - Lukas ardotegia 3. 18.- Itxaso taberna 3 - Shelter / Pukas 1. Multzo honetan atsedena Kirkilla-Enea jatetxea taldeak izan du.
Sailkapenak
Nesken multzoko sailkapenari dagokionez, bi talde ditugu buruan, Kebidek eta Itxaso taberna, partidarik galdu gabe eta berdinduta duten bakarra euren artean jokatutakoa. bigarren jardunaldian. Beraz 10 puntu batu dituzte orain arte.
Nesken multzoan lau lehenengoak dira ligako finalerdietara pasatuko direnak eta une hauetan beste bi taldeak Itxas Lur taberna 8 puntu) eta 319 / Kepa Osteo (7 puntu) taldeak dira. Orbela eta Lukas ardotegia atzetik datoz biak 6 punturekin.
Senior mutilen kasuan ere, lau lehenak dira aurrera egingo dutenak ligan. A multzoan, KTXO taldea dago buruan 10 punturekin. Bigarren kokatzen da Katixa 9rekin eta hirugarren Euskalduna taberna 7 punturekin. Sei dituzte gero Kosta Hortz Klinika eta Dava Street Food taldeak baina azken honak partida bat gutxiago du.
Azkenik B multzoan Telesforo Erretegia da sailkapen buru 12 punturekin, bigarren Balearri / Astillero 10ekin, Latz taberna eta Tatali Mendi kanpina 9rekin eta atzetik, Asti Pinturak 8 punturekin.