'LOU, Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian' dokumentala aurkeztuko da Durangon

LOU. Dokumentala. /  DV
LOU. Dokumentala. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

'LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian' dokumentala Durangoko Azokako Irudienean aurkeztuko da. Hilaren 9an, igandean, eguerdiko 14:00tan trailerra ikusteko aukera egongo da eta hiru zuzendariekin, Andrea Lopetegi, Izotz Barrio eta Usua Garin-ekin, solasaldi bat egiteko aukera. Dokumentalean ikusleek zer aurkituko duten eta lanaren nondik norakoak azaltzea da helburu.

Dokumentalaren sinopsia

Lou Olangua 80ko hamarkadan euskal rockak izan zuen aurrenetariko emakume ahotsa izan zen. Humedecidos, Ok. Korral edota Las Lagartas taldeetako abeslaria izan zen Lou zarauztarra. Baina ahots bat ez ezik, poderioa ere erakusten zuen oholtza gainean, bere jarrera eta itxurarekin. Probokatzaile bat zen. Hori guztia erakusten du dokumentalak.

 

Fotos

Vídeos