Zarautz
Danbor soinuek hartuko dute gaur gauean Santa Marina auzoko jaien baitanHamarretatik aurrera, danborjoleek eta karrozak alde zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte
Santa Marinako jaiek aurrera darraite eta ostiral honetan auzoko danborrada izango da, 22:00etatik aurrera, danborradak eta karrozak auzoa zeharkatuko dutelarik. Danborrada ondo prestatzeko, aurreko astelehen, astearte eta asteazkenean entseguak egin dituzte, gaur gauerako dena ongi lotuta izateko. Eguraldia bakarrik falta, ea portatzen den eta gutxienik euririk ez duen egiten.
Dena den, ostiral honetako egitaraua goizeko 10:00etan zabalduko da, La Salleko haurren danborrada txikiarekin. Arratsaldean, DJ-Ban-ek girotuko du 19:00etatik aurrera eta, danborrada ondoren, 23:30etan hasita, erromeria izango da Laket taldearekin.
Santa Marinako jai egitarauak larunbatean jarraituko du. Goizeko 10:00etan, pilota txapelketaren finalak jokatuko dira La Salle Zaharreko frontoian. Eguerdi partean, XXII. Patata Tortilla lehiaketa izango da. Tortillak 11:30ean aurkeztu behar dira Santa Marinako tabernan. Sariak, Itxaski eta Tivoli tabernek eta Torino Ristorantek eskeinitako afariak izango dira. Eguerdi partean Agosti ta Barrena musikariek alaituko dute auzoa.
Arratsaldean, 17:30ean, Haize Orratz Gaztelekuko hezitzaileen eskutik, poltsa eta abanikoak margotzeko tailerra egingo da. Ondoren, 19:00etan, Elektrotxufla kale banda abiatuko da eta egunekoarekin bukatzeko, 23:30etik aurrera, Itzal taldearekin erromeria.
Igandeari dagokionez, goizean zehar kantujira auzoan barrena Arrai-Zopa lagun taldearekin. Eguerdiko 12:00etan, herri-kirolen erakustaldia egingo da, Jakes Iruretagoiena (Izeta V), Andoni Iruretagoiena (Izeta VI) eta Maddi Gesalagarekin. Jarraian, 13:00etan, parrillada, Zarautz Trik-ek girotuta. Arratsaldean berriz, 18:30etik aurrera, musika festa DJ Arnorekin.
Astelehenean auzoak atsedean hartuko du indarrak errekuperatzeko eta azken bi egunetara begira jartzeko, izan ere astearte eta asteazkenean ere egitaraua bete-betea dator.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.