Gurs-en egindako koreografiaren irudi bat Dantzaz konpainiarekin.

Crowdfunding bitartez finantzatuko da 'Basotik itsasora' dokumentala

Lanak hiru istorio kontatzen ditu errefuxiatuen inguruan eta apirilaren 6an estreinatuko da Larart plataformaren proiektuak Udalaren eta Foru Aldundiaren diru laguntza du

JUAN MARI ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Miércoles, 9 de enero 2019, 00:15

Larart plataforma joan den urte hasieran lanean jarri zen errefuxiatuen inguruko proiektu orokor bat bultzatu nahian, adar ezberdinak dituena, batetik dokumentala, 'Basoa', bestetik dokumentala 'Basotik Itsasora', hirugarrenik 'Gigantografias' (argazki erakusketa erraldoia) eta azkenik sormena eskoletan.

Publicidad

Aurten, 'La retirada'-ren 80. urteurrena beteko da Gursen. Gurs, Frantziako hegoaldean kokatuta zegoen herrixka bat da eta bertan, euskal eta espainiar errepublikarrak egon ziren errefuxiatu kanpo batean, egoera latzetan. Garai hartan, 'Campo de los vascos' bezala ezagu-tzen zena. Bertako 'Terre de luttes et memoires' elkarteak, Dantzaz Konpaniari koreografia bat sortzeko eskatu zion, 80. urteurren ekitaldi horretarako, errefuxiatu zelai hori inspiraziotzat hartuta.

Dantzaz Konpainiak, koreografiaz gain zerbait gehiago egin nahi zuen, besteak beste dokumental bat. Eta Beñat Gerekarekin (Txikota Komunikazioa) harremanetan jarri ziren, hau aspalditik zebilen dantza taldearekin lanean bideoak egiten. Beraiek Beñati komentatu eta Hotz Zarautzekin hitz egin ostean, hiruren artean martxan jarri ziren lanean.

Ekarpenak egiteko helbidea http://vkm.is/ basotikitsasora daDiru kantitate ezberdinekin lagun daiteke, 10 eurotik 1.000 eurora

Hiru istorioko dokumentala

'Basotik itsasora' dokumentala hiru istorioz osatutako ikus-entzunezkoa izango da. Batetik, lehen atalean, Camp de Gurs-eko istorioa. Bertan gertatutako eta sufritutako egoera azaltzen dute. Eta egoera latzaz gain, artea eta kulturaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute. Egoera latzenetan egon arren, arte erakusketak, idazketa klaseak, antzerkia, Cabaret-a eta abar sortu zituzten errefuxiatu zelai barruan bertan zeudenak. Ondoren Bigarren Mundu Gerra hasi eta errepublikanoez gain, juduak, ijitoak... denetik sartu zituzten zelai horretan. Gerra amaituta, frantziar gobernuak hura estali nahian, baso bat landatu zuen ezkutatzeko.

Bigarren atalean, Dantzaz konpainiaren koreografiaren sortze prozesuaren jarraipena egingo dute. Josu Mujika koreografoaren eta Iñaki Salvador musikariaren hausnarketekin osatuta. Dantza eta artearen garran- tzia azpimarratu nahian. Dokumentalean dantza, musika, prosa, argazkilaritza, sinbologia asko erabiliko dute horretarako.

Publicidad

Eta azkenik,hirugarren atalean, Ola Mobayed, Hondarribian bizi den siriar errefuxiatuaren istorioa kontatzen dute. Nola zen bere bizitza Sirian, bidaia itsasoan, gaur egungo egoera... Baita Hotz Zarautzeko boluntarioen lana ere ikusiko da dokumentalaren barruan.

'Basotik itsasora' dokumentalaren estreinaldia apirilak 6an Bilboko Alondigako Golem aretoan Loraldia festibalaren barruan egingo da. Dokumentala eta koreografia ikusteko aukera izango da bertan.

Larart plataformako kideak mezu ezberdinak helarazi nahi dituzte dokumental honen bitartez. Alde batetik, historia errepikakorra dela. Gu (euskaldunak) izan ginen errefuxiatuak eta orain guk jasotzen ditugu, horrek suposatzen duenarekin gaur egun, gizartearen erantzuna, Europako estatuen erantzuna, itsasontziak portuan sartu ezin...

Publicidad

Beste alde batetik, artea eta kulturaren garrantzia azpimarratu nahi dute. Ezer gabe itsasoratzen dira, identidadea/kultura bakarrik gera- tzen zaie aurrera egiteko.

Azkenik, beste bi mezu luzatzen dituzte dokumentalean, oroimena aldarrikatu eta elkartasunerako deia luzatu.

'Basotik itsasora' dokumentalaren produkzio eta grabaketa gastuak estaltzeko Zarauzko Udalaren eta Gipuzkoako diputazioaren diru laguntza jaso du Larart plataformak baina ez da nahikoa izan. Hori dela eta, crowdfunding kanpaina bat jarri dute martxan. Bertan, herritarrek beraien ekarpena egin dezakete interesgarria irudituz gero. Laguntza horren ordainean, errekonpentsa batzuk prestatu dituzte: dokumentala on-line ikusteko aukera, pre-estrenorako sarrerak eta protagonistekin elkarrizketa, kredituetan agertzeko aukera, kamisetak, bisitaldiak...

Publicidad

Ekarpenak egiteko helbidea hau da, http://vkm.is/basotikitsasora. Diru kantitate ezberdinekin lagun daiteke, 10 eurotik hasi eta 1.000 eurora arte.

Beñat Gereka zuzendaria

Gerekaren esanetan, «gure dokumentalak errefuxiatuen errealitatea gizarteratzea du helburu. Ezin dugu ahaztu, orain dela urte gutxi, gure aiton-amonek antzeko bidaiak egin behar izan zituztela, erbestera, gerra zibila bukatu eta gero. Orain gu geu gara anfitrioiak, baina... ze kondizioetan? Gure dokumentalean zu inplikatzea nahiko genuke, ez bakarrik finantzaketa lortzen lagunduz, baizik eta difusioan eta zabalkuntzan, errekonpentsak erabiliz. Errekonpentsak entregatzeko lehen fasea aurre-estreinuaren egunean izango da, apirilaren hasieran, eta apirilaren 6an, lau hilabete barru, Bilboko estreinaldian. Besteak, 20eguneko epean postaz bidaliko dira».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad