Borrar
Malekoian jarriko da kanpainaren informazio gunea.

Zarautz

Busti zaitez kanpaina malekoian igande honetan, esklerosi anizkoitzagatik

Herritarrei eta bisitarei parte hartzera gonbita luzatzen zaie

A. E.

ZARAUTZ.

Miércoles, 2 de julio 2025, 20:09

Esklerosi Anizkoitzagatik'Busti zaitez'kanpainaren edizio berria burutuko da datorren igande honetan. Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkarteak (Ademgi), lurraldean egiten duen gizarteratze eta sentsibilizazio kanpainarik garrantzitsuena da.

Jardunaldi solidario honen helburuak honako hauek dira: gizartea, gaixotasun neurologiko honek aurkezten dituen arazoez sentsibilizatzea eta informatzea eta, Ademgik gaixotasuna pairatzen duten pertsonentzako eskaintzen dituen birgaitze-zerbitzuak finantzatzeko dirua lortzea.

Ekitaldia malekoian izango da, goizeko 10:00etatik aurrera eta dioten bezala, «bustitzeko arrazoi asko daude». Antolakuntzatik, kanpainan parte hartzera gonbidatzen dituzte zarauztar eta bisitariak. «Malekoian jarriko dugun standera gerturatu eta Katuki Saguyakik edizio honetarako diseinatutako merchandising produktuak eros ditzakezu edo, dohaintza bat eginez ere parte hartu daiteke».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Busti zaitez kanpaina malekoian igande honetan, esklerosi anizkoitzagatik

Busti zaitez kanpaina malekoian igande honetan, esklerosi anizkoitzagatik