Bost antzezlan gaur Kalerkiren barne

Kale antzerkia. Gaurkoan bost ikuskizun interesgarri. /  AMAXKAR
Kale antzerkia. Gaurkoan bost ikuskizun interesgarri. / AMAXKAR

ZARAUTZ.

Bost antzezlan gaur Kalerkiren egitarauaren barne. Lehendabizi, 19:00etan hasita Villa Mundatik, Lleidako Xip Xap Teatre 'Transhumancia' lanarekin. Ondoren, 20:00etan Frontoi Txikian, 'Babo Royal' antzezlana, Euskal Herriko Ganso y Cia.-ren eskutik. Jarraian, 21:00etan Musika Plazan, 'Kale Gorrian' Euskal Herriko Barsanti Teatroa taldearekin. Gaurko laugarren aukera, 22:30ean, Munoan, 'Topa' ikuskizuna, Kukai@Brodas Bross taldearen eskutik (Euskal Herria eta Katalunya), eta gaurko egitarauarekin amaitzeko, 23:30ean hasita, Frontoi Txikian, 'El mundo por montera' emanaldia, Asturiasko Rodrigo Cuevas-en eskutik. Bost ikuskizunak, guztiz doakoak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos