300 bolondres baino gehiago beharko dira Zarazko Triatloi egunerako

J.M.Z. ZARAUTZ.

Ekainaren 8an jokatuko den Zarauzko Triatloi probarako laguntza eskakizuna luzatzen du Zarauzko Triatloi Elkarteak. 300 boluntariotik gora behar izaten dira proba antolatzeko orduan; beraz, edozein laguntza ongi etorria izango da. Boluntario lanetan parte hartu nahi dutenak izena emateko info@zarauzkotriatloia.com helbidera ida-tzi besterik ez dute edo 686 90 04 53 telefonora WhatsApp mezu bat bidali behar da, izen-abizen, NAN zenbakia, emaila, kamixeta taila eta lasterketa ondorengo afarian parte hartuko duen adieraziz.

Gogoratu, boluntarioek triatloi ondorengo afarian parte hartzeko aukera dutela, probaren parte garrantzitsuenetakoa baitira.