Borrar
Ibilbide berriak Amalur parkea inguratuko du bi aldiz, Lege Zaharren enparantzan bukatzeko. ZKE

Zarautz

45. Bikote Mistoen Zarauzko Krosak ibilbide berria izango du abenduaren 1ean

7,8 kilometroko luzera duen probak Amalur parkea izango du protagonista aurten

Ostirala, 25 urria 2024, 19:46

Comenta

Zarautz Kirol Elkartearen eskutik abenduko lehen igandean urteroko Bikote Mistoen Krosak herriko kaleak beteko ditu bere 45. edizioa ospatuz. 7,8 kilometroko ibilbidea duen lasterketa honek gizonezko eta emakumezko korrikalari kopuru bera izaten du, bikote mistoka egiten baita eta 2024ko saioak berrikuntza nabarmen bat dakar, bere ibilbidea aldatu dute.

Irteera eta hemuga toki berean izango ditu, hau da, Aritzbatalde ondoan, Araba kalean hasiko da goizeko 11:00etan eta helmuga Lege Zaharren enparantzan izango du. Halere ondoko irudian ikus daitekeen bezala, zeharkatu beharreko kaleak ez dira betikoak, eta Amalur parkea izango da protagonistetako bat, bertan bi itzuli egingo dituztelarik.

Txoko eder honetan lasterketa jarraitzeko gune polita izango da eta, bai irteera puntutik eta baita helmugatik, hurbil geratzen da, ikusleari dena jarraitzeko aukera emanez.

Oso ibilbide polita eta laua izango du probak. Oraindik prestatzeko denbora badago eta izena emateko epea ireki dute

Hiru atal osatu beharko dituzte bikoteek, lehenengoak aurreko urteetan bezala partaideak Iñurritzara eramango ditu, luzeena da eta Gipuzkoa kaletik Musika Plazaraino eramango ditu. Araba kaletik atera eta Iñurritzara joan ondoren, Gipuzkoa kaletik Musika Plazara eramango ditu.

Jarraian Ipar kaletik barrena joango dira lehen egiten zen bezala baina Paxo lurpeko pasalekua alde batera utzi eta San Frantzisko eta Zigordia kaleetatik, tren geltokiko pasabideak Amalur parkera eramango du korrikalari taldea. Han, Santa Klarari itzulia eman eta Justo kalea osatuko dute.

Bigarren atala hemen hasiko dute, Zelai azpibidera joan eta Gipuzkoatik berriz Musika Plazara joan ondoren, aurretik egingo duten ibilbide berbera eginaz Amalur parkera joan, Santa Klarari buelta eman eta Justo kalea egin ondoren, azken atalari ekingo diote, Gipuzkoa kaletik, Nagusia zeharkatu, Musika Plazara joan eta Zigordiatik helmugara, Lege Zaharren enparantzan.

Oso ibilbide polita eta laua. Bikotea osatu eta animatu oraindink nahiko denbora bai dago lasterketa hau prestatzeko. Hori bai erne ibili zeren dagoeneko izena emateko epea zabalik dago eta 700 bikoteko muga jarria dago.

Izen-ematea herrikrosa.eus helbidean egin daiteke, 30 euro ordainduta. Lasterketa momentura arte izena emateko web orria erabilgarri egongo da. Probaren egunean 33 euro ordaindu beharko dira eta proba baino 30 minutu lehenago plataforma irekita egongo da.

Kirolariak izena emandakoen zerrendan begiratu behar du bere izena azaltzen ote den probaren eguna baino lehen. Ordainketa probaren eguna baino lehen egin behar da. Kirolariak ziurtatu behar du azaltzen dela zerrendan 'ordaindutako' gisa. Bestela, lasterketaren egunean, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, edo proba egunean izen-emate tasa ordaindu.

16 urtetik gorako edonork har dezake parte, baldintza bakarra bikotea mistoa izatea da. Dortsalen banaketa bi egunetan egingo da: larunbata (lasterketaren bezperan) 16:30etik 18:30era eta lasterketaren egunean 09:00etatik 10:30era, Aritzbatalde Pilotalekura euren dortsalak jasotzera hurbilduz.

Partaideek hornidura, kamiseta eta Rugby Taldeko kideak prestatutako pintxoa jasoko dituzte. Korrikalari denen artean zozketa ugari egingo dira, babesleak eta, herriko denda eta ostalaritzak eskainitakoak.

Sari banaketa proba amaitu eta segidan egingo da, hiru lehen bikoteentzat, sailkapen orokorrari dagokiona batetik eta herriko hiru lehen bikoteena bestetik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 45. Bikote Mistoen Zarauzko Krosak ibilbide berria izango du abenduaren 1ean

45. Bikote Mistoen Zarauzko Krosak ibilbide berria izango du abenduaren 1ean