Lan bikaina egin du Jaizki Mendizabalek Montrealen

Anaiak. Mendizabaldarrak Montrealen ibili dira. /  ZKE
Anaiak. Mendizabaldarrak Montrealen ibili dira. / ZKE

J.M. ZUBIAURREZARAUTZ.

Aurreko ostegunean hartu zuen parte Jaizki Mendizabalek 2019 Munduko Master Txapelketan Montrealen. Jon Mendizabalen gidaritzapean, 3. postua lortu zuen abioan, 4. postua jasotze altxatzean, eta horrela denera 4. postua lortu zuen, 2018ko emaitza hobetuz. Faboritoa zen Norbegiarra izan zen berriz munduko txapeldun eta bi estatu batuarrek lortu zituzten beste bi dominak.

Txapelketa hasteko jaso beharreko pixua denera 179kg zenez, zarauztarrak abioan 80kg eta jasotze-altxatzen 100kg eskatu zituen hasteko, denera 180kg, gutxieneko pisua gaindituz. Aurtengo berre errekorren urruti (200kg) beharrezkoak ez ziren arriskua saihesteko. Abioan edo jasotze altxatzean altxaldi denak baliogabeak izan ezkero kirolaria kaleratua izango baitzen.

Abioan azkenik lehen saiakera pisua igo zuen eta 83kg hasi zen, altxaldi ona lortuz. Ondoren 89kg-ri ekin zion, hau ere ona izanik. Honekin, 4. sailkatuari 2kg-ko aldea atera zion, estatu batuarra ez zen gai izan 87kg baino gehiago jasotzeko abioan. Hirugarren saiakera 94kg- kin izan zen, honekin bere aurtengo errekorra 2kg-tan gainditu nahian. Hala, 7kg.ko aldea aterako zion 4. sailkatuari eta 2. sailkatutik 6kg-tara bakarrik geratuko zen. Tamalez, gutxigatik ez zen gai izan jasotzeko.

Jasotze-altxatzeko txanda, 100kg -kin hasi zuen, aurtengo 112kg-ko errekorretik urruti inongo arriskurik hartu gabe eta ondoren barraren pisua igotzeko asmoz dominen burrukan. Lehenengo saiakeran nahiz eta jaso, epaileek oso zorrotz jokatuz altxaldia baliogabetu zuten. Bigarren saiakeran, berriz, ekin zion 100kg-ri eta berriz altxa zuen eta epaileek ontzat eman zuten. Hirugarren saiakeran, 105kg.kin nahiz eta altxa, berriz epaileek zorrotz jokatu zuten eta baliogabetu egin zuten altxaldia. Horrela, 105kg. ontzak eman balituzte hurrengo urteko mundialerako minimoa lortuko zuen. Orain ordea 2020-ko Espainiako txapelketan lortu beharko du.

Horrela, guztira 189kg-rekin Jaizkik 4, postua lortu zuen, dominetatik hurbil geratuta. Abioko azken akatsa, eta batez ere epaileen zorroztasunak saihestu zuten dominen borrokan jarraitzea eta Zarautzera domina ekartzea. Honenbestez, nazioarteko txapelketetan esperientzia jasotzen jarraitzen ari dira eta hurrengo txapelketei begira emaitza hobeak lortzea espero dute.