Borrar
Talde honetako buruan Jon eta Josune zarauztarrak Munoa azpitik atera berritan. ARGAZKIAK AMAXKAR

Zarautz

Bik Tri 2024 triatloia izatetik duatloia izatera pasa zen

Itsasoaren egoera aztertu ondoren, igeriketa atala kentzea erabaki zen baina parekidetasun festa berdina izan zen

Astelehena, 30 iraila 2024, 19:48

Comenta

Nik Tri Triatloi Elkarteak antolatuta, joan den larunbat arratsaldean ospatu behar zen Bik Tri 2024 - III. Bikote Mistoen Triatloi Herrikoia. Hirugarren edizioa izanik dagoeneko antolakuntzak ondo ezagutzen du proba honek duen atalik arriskutsuena zein den, igeriketa atala.

Laburra izan arren, moilatik hondartzara 350 metro inguru eginaz, lehen edizioan izandako arazoak berriro ez direla errepikatuko garbi dute eta aurtengoan itsasoa aztertu ondoren, B plana aurrera eramatea erabaki zen.

Triatloia Duatloia bihurtu zuten eta 500 partaideak, kirol festa handi honekin berdin berdin gozatu zuten. Kirolariak eta hauen inguruan mugitzen den jende-tza, ikusle asko biltzen baititu proba honek. Lehendabizi, lauretan puntuan. lehen hamarnako bikote taldeari hasiera eman eta txandaka beste guztiak irribarre bat ahoan zutela irteten joan ziren. Ez dago presarik, ez da lehiaketa bat. Kirola eginaz gozatzeko tartea da, triatloia ezagutzeko eta baita emakumezkoak kirol honetara hurbiltzeko.

500 partaide eta itxarote zerrenda izateak, garbi erakusten du Bik Trik duen xarma eta arrakasta. Dena primeran atera zen eta amaierarako partaide zein ikusle, elkarrekin, parrilako jaki goxoak dastatu eta sagardoa edateko tartea izan zuten eguna borobiltzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bik Tri 2024 triatloia izatetik duatloia izatera pasa zen

Bik Tri 2024 triatloia izatetik duatloia izatera pasa zen