Zarautz
Bihar zabaltzen da Udaleku Irekietan izena-emateko epeaSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Bihar zabaltzen da Udaleku Irekietan izena-emateko epeaA. E.
ZARAUTZ.
Sábado, 3 de mayo 2025, 21:29
Urtero bezala, Zarauzko Udalak bere Udaleku Irekiak antolatuko ditu udako hilabeteetan, haurrek udan ere aukera izan dezaten euskaraz bizi eta ondo pasatzeko. Udalekuak uztailaren 1etik abuztuaren 14ra izango dira Orokieta Herri eskolan, 9:30etik 13:00etara, eta 2024/2025 ikasturteko HH5 eta LH6 maila artekoek (biak barne) parte har dezakete.
Honela, aurtengo Udaleku Irekietan izena emateko matrikulazio epea bihar bertan zabaldu eta maiatzaren 13ra arte gauzatuko da. Matrikulazioa errazteko asmoarekin, aurten izen ematea aurrez-aurre egiteko aukera izango da Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29), astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara eta ostegun arratsaldeetan, 17:00etatik 19:00etara. Honekin batera, matrikulazioa on line egiteko aukera ere izango da Zarauzko Udalaren egoitza elektronikoan (ziurtagiri elektronikoa beharrezkoa da).
Joan den urtean egindako aldaketei jarraipena emanez, uztailean gehienez 320 haurrentzako tokia izango da eta abuztuan, aldiz, 80 haurrentzako.
Zaurgarritasunean dauden haurrek, dibertsitate funtzionaleko umeek eta hizkuntza behar bereziak dituzten haurrek (ikasturtean zehar euskararen ezagutza edo erabilera sustatzeko programaren batean parte hartu badute) sarbide zuzena izango dute eta, honekin batera, Zarautzen erroldatutako haurrek lehentasuna izango dute.
Matrikulazioak gehiengo haur kopurua gaindituko balu, zozketa egingo da eta zozketa hau maiatzaren 16an, 09:00etan, gauzatuko litzake. Egunean bertan jakinaraziko da emaitza; baita ordainketaren itzulketaren nondik norakoak ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.