Bertsozientzia topaketa, gaur arratsaldean Modelo aretoan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

'Jakinduriek Mundue Erreko Dau' izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituen emanaldia izango da gaur arratsaldeko 19:00tan Modelo aretoan. Emanaldiak eszenatokian hain ezberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartuko ditu beste behin.

ZarautzOn elkarteak antolatzen duen topaketa honetan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren, zien-tzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek. Zientzilariak Gorka Azkune, Miren Karmele Gomez eta Oskar Gonzalez izango dira eta bertsolariak, Igor Elortza eta Alaia Martin.