Zarautz
Bertso saio musikatua gaur Modelo aretoanSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Bertso saio musikatua gaur Modelo aretoanA. E.
zarautz.
Jueves, 6 de marzo 2025, 20:31
Martxoaren 8aren inguruan Berdintasun departamenduak prestatu duen egitarauaren barne, gaur arratsaldean, 19:00etan, bertso saio musikatua izango da, Modelo aretoan. 'Bideak urratzen gaitu' izenburua izango du. «Bide horietatik, bizi-ibilbide horretatik, gure nortasuna eta pentsamoldea eraikitzen joan gara, askotan gatazkan. Bidea irekitzea ez da lan erraza, eta, askotan, ahalegina eskatzen du, eta inpaktu handia eragiten du haren bizitzan eta ingurunean».
Bertsolariak lau izango dira; Uxue Alkorta, Aner Peritz, Maider Arregi eta Miren Artetxe, eta musikariak, berriz, Nora Eizagirre eta Libe Goenaga. Ainhoa Agirrezaldegik gidatuko du saioa, eta, gonbidatu gisa, Zarauzko Hasiberrien Bertso Eskola Feminista izango da. Sarrera doakoa izango da eta Modelo Aretoko leihatilan eskuratu ahalko da ekitaldia hasi baino 45 minutu lehenago.
Gogoratu ere Emakumeen* Etxean banderola moreak jasotzeko aukera dagoela, «herria morez jazteko».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.