Bertso musikatuen emanaldiarekin hasiko da bihar Bertso Astea

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Urtero moduan, Zarauzko Motxian bertso-eskolak antolatzen duen Bertso Asteari emango zaio hasiera bihar, gaueko 22:30tan Torre Luzeako parkean. Bertan, bertso musikatuen emanaldia egingo da. Emanaldiaren amaieran, 'Eonaixilik' lehiaketako sari-banaketa egingo da.

Ostiralerako, IV. Bertso-Pelota 'desapiyua' iragartzen dute 19:00tan Frontoi Txikian eta gaueko 22:30tan Torre Luzeako parkean, bertso saioa, Aner Peritz, Ane Peñagarikano, Markel Eizagirre, Hodei Iruretagoiena, Aitor Urbieta eta 'Mantxi'-rekin, aurkezle lanetan, Nahikari Gabilondo arituko da. Egitarauari amaiera emateko, larunbatean Bertso Eguna ospatuko da.

 

Fotos

Vídeos