Bertso Musikatuen emanaldia bihar Torre Luzean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZARAUTZ.

Zarauzko Motxian bertso-eskolako kideek antolatzen duten Bertso-Astea bihar zabalduko da, gaueko 22.00tan Torre Luzeako parkean ospatuko den Bertso Musikatuen emanaldiarekin. Ostiralean 'Desapiyo-Eguna', Zarautz-Orio. Lehendabizi 18.30tan bertso-pelota Frontoi Txikian eta 22.30tan bertso-saioa Torre Luzeako parkean. Zarauztik, Julen Zulaika, ' Mantxi' eta Nahikari Gabilondo arituko dira, eta Oriotik, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre eta Egoitz Eizagirre, aurkezle Aner Peritz izango delarik.

Bertso Asteko egitaraua amaitzeko, larunbatean Bertso Eguna izango da. 10.30tan hamaiketakoa Musika Plazan; 12.00tan, Txepelketa tabernaz taberna eta 15:00etan, bazkaria eta final handia Txiki Polit tabernan.