Berreskuratutako liburu eta diskoen azoka solidarioa igandean udaletxeko plazan

Bigarren aukerako liburuak, CDak, DVDak ... egongo dira. /  DV
Bigarren aukerako liburuak, CDak, DVDak ... egongo dira. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Igande honetan, abenduak 16, gabonetako berreskuratutako liburu eta disko azoka solidarioa izango dugu Zigordia kalean (eguraldi txarra bada, Udal Merkatuko behe solairuan) 10:30etatik- 14:30etara eta 16:00etatik 19:30etara.

Formatu txikiko azoka honetan bigarren aukerako liburuak, CDak, DVDak, biniloak eta abar, salgai izango dira eta aldi berean etxetik ekarritakoak ere jasoko dituzte, material horiek berriro erabiltzaile berrien esku jartzeko. Azoka, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatzen du esklusio ekonomikoa bizi duten pertsonak laguntzeko.

Laguntza

Zarauzko Udalak bat egiten du azoka honen helburuekin. Ingurumen Departamentuak berrerabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi du, «hondakinen kudeaketan murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea baitira oinarrizko pausoak. Gainera, aldi berean arrazoi ekonomikoak direla eta, gizartean baztertuak dauden pertsonak lagunduko ditugu».