Berdintasun saileko diru laguntzak emateko deialdia zabalik

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZARAUTZ.

Zarauzko Udalak Berdintasun saileko diru-laguntzak emateko 2019 urteko deialdia zabalik du. Laguntza ekonomiko hauek berdintasunaren alde edo/eta indarkeria matxistari aurre egitearen alde proiektuak, programak egiten dituzten pertsonek edo irabazi asmorik gabeko erakundeek eskatu ahal izango dituzte. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da. Berdintasun sailak 15.000 euro bideratuko ditu laguntzak emateko eta 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean burututako jarduerak lagunduko ditu.