Borrar
Kalerkik jarraitzaile asko dituela seinale geratu da lehen bi egunetako saioetan. Gaur, larunbata, aurtengo lau azken antzezpenak ditugu. ETXEBERRIA

Zarautz

Belgika, Euskal Herria, Frantzia eta Kataluniako taldeak, Kalerkiren hirugarren eta azken jardunaldian

Gaurkoan antzezlanak Santa Klaran , Frontoi Txiki, Munoan eta kalez kalez izango dira

A. E.

zarautz.

Viernes, 4 de julio 2025, 20:09

Kalerkiren hirugarren eta azken jardunaldia izango da gaurkoa, beste lau antzezpenekin. Hasteko, arratsaldeko 19:00etan Santa Klarako patioan Pikz Palace konpainia belgiarrak 'BougherieBacul' antzeztuko du, 30 minututako bi saio eskeiniko dituztelarik, 19:00eta 20:30etan. «Belgikako harakin hauek xerrak prestatzen ai dira ..., baina, non dago haragia?».

Ondoren, 21:00etan Frontoi Txikian, Lasala konpainia euskaldunak 'Burnt' dantza saioa eskeiniko du, 14 minutu besterik ez dituen saioa. «Gero eta gehiago eskatzen dien ispilu sozialaren aurrean, dagoen estrategia bakarra aurreko gauean baino disdiratsuagoa izatea da» diote sinopsian.

Gaurko hirugarren emanaldia Fantziako Cie. Barolosoloren eskutik dator, 50 minutuko zirku ikuskizuna gaueko 22:00etatik aurrera Munoan. «Pertsonaia zoro bezain estrafalarioak ezagutuko dituzu, magikoak bezain poetikoak, samurrak bezain komikoak».

Aurtengo kale antzerki jaialdia amaitzeko kale musika Always Drinking Marching Band talde kataluniarraren eskutik. Kalez kale ibiliko dira musika joaz erdiguneko kaleetan, lehen saioa 20.00etan eskeiniko dutelarik eta bigarrena 23:00etatik aurrera, saio bakoitza 45 minututakoa. «Kaleak, plazak eta eszenatokiak alaitzen ibiltzen dira. Bertsioekin eta kantu originalekin ez dute inor epel uzten».

Harrera bikaina

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Belgika, Euskal Herria, Frantzia eta Kataluniako taldeak, Kalerkiren hirugarren eta azken jardunaldian

Belgika, Euskal Herria, Frantzia eta Kataluniako taldeak, Kalerkiren hirugarren eta azken jardunaldian