Borrar

Belardia izango da bihar zabaltzen den Natura Asteko hitzaldietako gai nagusia

DV

ZARAUTZ.

Jueves, 1 de enero 1970

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihartik datorren igandera bitartean Zarauzko Natura Astea ospatuko da. Hitzaldiei buruz, aurtengo natur astean jorratuko den gai nagusia belardia izango da. Lehen hitzaldia, bihar bertan belardietako perretxikoei buruz, Arantzadi Zien-tzia elkarteko eta Arkamurka Natura elkarteko Joxepo Teres-ek emango du. Guztira lau hitzaldi antolatu dira, bihartik ostegunera bitartean. Hitzaldi guztiak iluntzeko 20.15tan hasiko dira Arkamurka natura elkarteko egoitzan.

Larunbat goizean perretxikoak sailkatuko dira Arkamurka natura elkartea eta Aranzadi elkarteko partaideen laguntzaz, eta asteko egitaraua amaitzeko, igandean, merkatu plazako lehen solairuan zintzilikatuko den erakusketa Zarauzko Ingurune Naturalari buruzkoa izango da eta behean, perretxiko erakusketaz gain, perretxikoen didaktika txokoa eta kontsulta txokoak ere izango dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios