Zarautz
Basarri Bertsopaper Sariaren 41. edizioa abian jarri du Zarauzko UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Basarri Bertsopaper Sariaren 41. edizioa abian jarri du Zarauzko UdalakJ.M. ZUBIAURRE
Zarautz.
Viernes, 9 de mayo 2025, 19:59
Zarauzko herria bertsolarien sehaska eta iturri izan da urte askotan. Hori dela eta, Zarauzko Udalak 1985etik Basarri Bertsopaper lehiaketa antolatzen du, urteetan zehar izan diren bertsolarien ahozko zein paperezko kultur emariari jarraipena emateko. 41. edizioa da aurtengoa, eta urte hauetan guztietan jorratutako helburu berak ditu ardatz: euskara eta bertsolaritza sustatzea, eta euskal sormenean eragitea.
Edonork parte har dezake lehiaketan, eta parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi lan aurkez ditzake. Sari bakarra egongo da 1.800 eurokoa, eta epaimahaikideak Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Unai Muniain izango dira. Lanak aurkezteko epea ekainaren 20an amaituko da, kultura@zarautz.eus helbidearen bidez. Sari banaketa uztailean izango da, bertso astearen baitan.
Irabazleen artean izen ezagunak topa genezake. Lehen edizioa Pello Esnalek irabazi zuen eta ondoren beste zortzi baditu irabaziak. Aner Peritz izan da azken zarauztarra sari hau irabazten (2022 eta 23an).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.