Borrar
Parte hartu zuten upategietako ordezkariak topa egiten Lizaso eta Egaña bertsolariekin eta Xabier Txurruka alkatearekin.

Ver 10 fotos

Parte hartu zuten upategietako ordezkariak topa egiten Lizaso eta Egaña bertsolariekin eta Xabier Txurruka alkatearekin. ARGAZKIAK ETXEBERRIA
Zarautz

Azken txakolin botilak, uzta berriaren zain

Azaroa amaitu aurretik denboraldi berriko botilak merkatuan izango dituztela iragarri dute upategiek Txakolin Egunean

Lunes, 3 de noviembre 2025, 01:00

Comenta

Eguraldi ederrarekin ospatu da Txakolin Eguna Zarautzen. Urtero moduan, Lege Zaharren Enparantzara hurbildu ziren ehundaka lagunek denboraldiko azken botilak dastatzeko aukera izan zuten. Hamar upategik ekarri zuten beren txakolina, eta zenbaitzuk aurreratu zutenez, datorren urteko San Anton egunera, urtarrilaren 17ra, arte itxaron gabe, azaroa amaitu aurretik denboraldi berriko botilak merkatuan izango dituzte. Hori zioen, adibidez, Carlos San Miguel, Ameztoi upategiko langileak. «Urtean 400.000 botila inguru ateratzen ditugu, baina, hala ere, arazo desberdinak medio (eguraldia, gaitzak...), azken hiru urteetan,%25 jaitsi da gure produkzioa. Merkatua ireki dugu eta momentu honetan txakolin gabe gaude. Eta arazo berarekin, ekoizpen txikiagoko beste upategi batzuk ere. Gehienek azaro erdialdetik aurrera, txakolin berria merkatuan izango dute. Egia da, egungo txakolina oso ona dagoela, erraz edaten dela. «Txakolina primerakoa dago, baina solomo pintxo batekin lagunduta oraindik hobea», esan dute eguerdian Sarasua anaiek.

Eguneko egitarauari eguerdian eman zitzaion hasiera 'Txermenduaren eXperientzia' izeneko tailerrarekin, familiei zuzenduta. Jarraian, ohitura bihurtu den Txakolin Dantza egin zuten Jalgi dantza taldeko dantzariek, Arrain Zopa kantu taldearen laguntzarekin eta, dastaketa hasi aurretik, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsotan entzuteko aukera izan genuen. Eguerdian eguneko ekitaldi nagusia iritsi zen, txakolin dastaketarekin. Bertan, Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura osatzen duten 10 upategik hartu zuten parte: Mokoroa, Akarregi Txiki, Katxiña, Basa Lore, Ameztoi, Talai Berri, Rezabal, Blai, Txomin Etxaniz eta Gaintza. Bakoitzak 12 botilako sei kaxa aurkeztu zituzten, guztira 720 botila. Hori bai, arratsaldeko 14:15erako txakolinik ez zen geratzen, izan ere, eguraldia lagun, jende ugari inguratu zen dastaketara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azken txakolin botilak, uzta berriaren zain