Aktibitate ugari, adin guztiei zuzendurik, antolatu dira egun hauetarako Azken Portu auzoan. AMAXKAR

Zarautz

Azken Portuko Skapa jaiak gaurtik datorren asteartera bitartean

Gaurkoan 'Altxorraren bila jokoa', mus txapelketa, puzzle lehiaketa, bertso-poteo girotua, gaueko kontzertuen aurretik

Viernes, 8 de agosto 2025, 20:49

Azken Portuko Skapa jaiak abian jartzen dira, gaur hasi eta datorren asteartea, abuztuaren 12a bitartean izango da non gozatua, izan ere egitarau mardula prestatu du aurtengoan ere bertako komisiuak.

Publicidad

Gaur goizean, 10:30ean 'Altxorraren bila' jokorako izenak eman beharko dira Plaza Gorrian. Taldeka parte hartuko da, adin mugarik gabe eta edozein adinekoen artean osatu daitezke taldeak. Taldean gutxienez adin nagusiko batek egon beharko du. Gehienez 8 taldekidekin, jokoari hasiera 11:30ean emango zaiolarik. Arratsaldez, 15:30ean, mus txapelketa auzoko tabernetan eta final laurdena, finalerdiak eta finala Tentenea Plazan. Izen ematea ere Tentenea Plazan egin beharko da, bikoteko 10 euro ordainduz; jarraian, 16:00etan, Azken Portuko puzzle lehiaketa izango da Plaza Gorrian: Izen-ematea: azkenportua@gmail.com bidez. Kopuru mugatua izango du lehiaketak, 25 talde gehienez, norbanako gisa edo taldeko 12€ ordaindu beharko direlarik Ondoren, 19:00etan, mozorro lehiaketarako izen-ematea; 19.30etik-22:00etara, bertso-poteo girotua auzoan zehar, Zarautz Trik, Oier Aizpurua eta Uxue Alkortarekin.

Bihar, igandeko egitaraua puzgarri eta haurrentzako tailerrekin zabalduko da goizeko 10:00-14:00ak bitartean, Txipristin taldearekin. Jai hasierako zuziria 16:00tan jaurtiko da, Goizeko Ihintza txistularien laguntzarekin; 18:00etan, Azken Portuko auzo krosa, hiru maila desberdinekin 5-14 urte bitartekoen artean; 19:00tan, Jalgi dantza taldearen erakustaldia izango da; 19:30ean, txokolate jana eta gaueko 21:30ean, txirrindulari kriteriuma eta ondoren, La Txama eta Koko Jean taldeak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad