Auzolanean hartu zen hondartza

Auzolanean hartu zen hondartza

Auzolanak irabazi du berriz ere. Giro ezin hobean joan zen larunbateko 'Hondartza Hartu' ekimena. Denetariko ekintzak izan ziren. Tai-Chi saioarekin hasi; pala, kubo kometa eta bestelako tresnak eskuan zituztela, goiz pasa egitera jendetza hurbildu zen. Tropelerako zirkuituak prestatu ondoren, lehiaketa hasi zen kanikatxoekin. Hondar artea eta eskulturak egiteko, surfa ezagutzeko, mikroplastikoak biltzeko erronka, mahai jolas erraldoia... Aukera zabala izan zen, herriko hainbat taldek eta elkartek auzolanean ondutako festa. Ikastolako mamorruak ere bertan zebiltzan. Argazkietan, ume batzuk Juanjo Gurrearen arte lanarekin jolasean, eta ikuskizuna txirrindularien lehiaketan.