Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Asteburua nola bizi izan duten arraunlariak ezagutu dugu

J.M. ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Martes, 24 de junio 2025, 21:09

Hasi berri dugun arraun denboraldi honetan, gure arraunlarien iritziak jasotzen saiatuko da DV. Hemen aurkituko ditugu gure kirolariak asteburuko saioetan bizitakoa.

Maddi Landak, Astilleron egindakoaren inguruan zera dio: «Lanak ondo egin da joan ginen Astillerora baina bagenekien ez zela erraza izango. Gure lana egitera joan eta sentsazio oso onekin bukatu genuen, gure arraunkerari heldu genion eta emaitza jakitean oso pozik geratu ginen, jende oso gaztearekin ari gara arraunean eta honela hastea izugarria izan da».

Igandean Pasaian bizitakoaren berri Lohitzune Orbegozok ematen du: «San Juanek etxean jokatzen zuen eta ondo berotu arren ez genion hasiera nahi bezalakoa eman estropadari. Gero aurrea hartu eta ziabogan akats batzuk egin eta dena berdindu zen. Hurrengo luzea parekatua eta ziabogatik berriz berdinduta geunden. Azken luzea oso gogorra izan zen. San Juan indartsu zetorren eta helmugaratzean ez zegoen garbi nork irabazi zuen. Zorionez gutxigatik baina gurea izan zen garaipena».

Azkenik Elias Astiazaranek mutilen estroapadak nolakoak izan ziren laburtzen du. «Astilleron estropada oso konpletua egin genuen. Bigarren luzean norabidearekin ez genuen asmatu eta horrek segundo batzuk galduarazi zizkigun. Igandean Pasaian azken largora heldu bitartean besteekin parean egon ginen, gustura lanean, baina bukaeran nekea etorri zitzaigun eta ez genun horri aurre ondo egiten jakin. Azkenean postu batzuk galdu ditugu baina hasiera besterik ez da eta denak borrokatzera goaz».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Asteburua nola bizi izan duten arraunlariak ezagutu dugu