

Secciones
Servicios
Destacamos
Juan Mari Zubiaurre
ZARAUTZ.
Jueves, 17 de abril 2025, 19:57
Urtero Aste Santua etortzean, herriko futbol jokalari gaztetxoek aukera paregabea izaten dute beste kirol elkarteetako taldeen aurka lehiatzeko txapelketa labur eta erakargarrietan.
Hiru txapelketa jokatuko dira gaur eta bihar Asti eta Asti Txiki futbol zelaietan, mutilen alebin eta infantil mailakoak eta nesken infantil mailakoa hirugarrena.
Gaur ekingo diote lehiari goizeko 9:30ean 2013an jaiotako alebin mutilek. Lau talde lau multzotan banatuta izango dira; A multzoan, Zarautz A, Ordizia, Ostadar eta Lekeitio. B multzoan, Athletic Club, Zarautz B, Touring eta Euskalduna. C multzoan, Real Sociedad, Zarautz C, Danena eta Aurrera Ondarroa. Azkenik, D multzoan, Orioko, Zumaiako, Aretxabaleta eta Oiartzun.
Gaur bertan, baita ere, nesken txanda izango da, 2013an jaiotako jokalariz osatutako zortzi talderekin. Bi multzotan banatuta jokatuko dute arratsaldeko 16:00etatik aurrera. A multzoan kokatuta egongo da etxeko taldea, Zarautz A eta beraiekin jokatuko dute Intxaurdi, Aiztondo eta Amaikak Bat taldeek. B multzoan kokatuta geratu dira Real Sociedad, Martutene, Goierri Gorri eta Lagun Onak.
Aste Santuko futbol txapelketakin bukatzeko, bihar larunbata goizeko 9:30ean emango zaio hasiera infantil mailako mutilen lehiari. 2012an jaiotako 12 talde elkarren aurka izango dira, hiru taldez osatutako multzoekin. Honala geratu dira banatuta lau taldeak; A multzoan, Zarautz A, Ostadar eta Lekeitio. B multzoan, Touring, Ordizia eta Orioko. C multzoan, Hernani, Arnedo eta Lengokoak. Azkenik laugarren hirukotean, D multzoan, Real Sociedad, Zarautz B eta Aurrera Ondarroa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.