XI. Arraza libreko Ardi Txakur Lehiaketa gaur eguerdian Kortazar-eko zelaian, Iñurritzan

Txakurra bere lana egiten. /  AMAXKAR
Txakurra bere lana egiten. / AMAXKAR

Sei txakur, guztiak border collie-ak, izango dira lehian

DV ZARAUTZ.

Gaur eguerdian, 12:00tan hasita, Iñurritzan, Kortazar-eko zelaian, XI. Arraza libreko Ardi Txakur Lehiaketa izango da, 6 txakur izango direlarik lehian, guztiak border collie. Ordu eta erdi inguruko iraupena izango du lehiaketak, eta parte hartuko duten txakurrak eta hauen jabeak ondorengoak izango ditugu: Azpeitiako Jose Ramon Orbegozo, Alai txakurrarekin; Jose Ramon Askargorta bizkaitarra Lucki txakurrarekin; Inazio Irakulis, Bizkaiko txapelduna, Bat txakurrarekin; Aizarnazabalgo Manuel Gorriti, Indo txakurrarekin arituko da, Matxinbentako Pello Segurola -Gipuzkoako txapelduna-, eta azkenik, Zarauzko Jose Luis Saizar, 'Rex' txakurrarekin.

Saizar berak dioen bezala, «azkenengo urtea det txakurrarekin; 12 urte dauzka, eta zahartuta dago, baina oraindik sasoian. Aurten bi lehiaketetan izan naiz. Bizkaian bigarren postua eskuratu nuen eta pasa den irailaren 22an, Aizarnazabalen, txapela eskuratu nuen; ea etxean ere lortzeko aukera daukaten».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos