Arrauna egiten hasi nahi dutenek aukera orain dute maila ezberdinetan

Ongi etorrian Jalgik egindako aurreskua arraunlariei. /  AMAXKAR
Ongi etorrian Jalgik egindako aurreskua arraunlariei. / AMAXKAR

J. M. ZUBIAURREZARAUTZ.

Zarauzko Arraun Elkartean lanean hasi dira dagoeneko datorren denboraldiari begira. Urte oparoa izan da 2019a, baina laster hasiko dena ere benetan erakargarria dator. Enbata TKE Ligan izango da eta horrek buruneke ugari ekarriko dizkio ZAEko zuzendaritzari. Dena den ziur pozik hartzen dituztela honelako zereginak eta gogoratu lanerako prest dagoen edonork ateak zabalik bilatuko dituela elkartean.

Aurrera begiratuz garbi dagoena zera da, harrobiko lana egin behar dela aurten lortutako emaitzak jarraipena izan dezaten hurrengo denboraldietan. Horregatik Elkartetik deia luzatu dute arraunean hasi nahi duten guztientzat.

Aukera zabala dago. Jubenil eta senior mutilen mailan aritu nahi dutenak hiru egun dituzte kiroldegiko fosora hurbiltzeko, astearte, ostegun eta ostiraletan arratsaldeko 18:30ean. Neskak eta gainontzeko mutilak berriz astelehen, asteazken eta ostiraletan hurbildu behar dute arraunean hasteko kiroldegiko fosora, arratsaldeko 17:30ean. Edonork egin dezake arraunean eta Elkartetik herritarrak gonbidatzen dituzte kirol hau egitera, probatu eta gustatuko zaizuela diote. Informazio gehiago eskuratzeko deitu telefono zenbaki honetara, 688 649 307. Kadete neska eta mutilak dagoeneko hasi dira lanean (2004 eta 2005 ean jaiotakoak). Inoiz ez da berandu arraunean hasteko. Eusko Label Ligara igotzea harrobiko lanaren fruitua izan da beraz ez dezagun katea eten.

Arraunlarien afaria

Senior arraunlariak atsedena hartu dute azken asteetan eta laster hasiko dira berriz datorren denboraldiari begira lanean. Baina bitartean bestelako kontuak datoz hauen aldetik. Gaur, adibidez, bere garaian TKA Ligara igo ziren arraunlariak eta aurten igo direnak elkarrekin afari bat egingo dute.

Interesgarria izango da zalantzarik gabe bi belaunaldi hauek elkartzea eta zer esan ugari izango dute batzuk eta besteak. Gainera orduko askok oraindik arraunarekin eta ZAErekin lotura handia dute eta iluntze ederra igarotzeko moduan izango dira denak.