Arranopolak aurkeztuta Natali taldearen kontzertua gaur

ZARAUTZ.

Arranopola kultur dinamikak uda honetarako antolatu duen programazioko seigarrengo emanaldia gaur izango da, arratsaldeko 20:00etan hasita. Bertan, Natali zuzenean entzun ahal izango da Arrano tabernako terrazan, Musika Plazan. Natali 2017ko udan sortu zen. Natali Izagirrek, bi urtez Estatu Batuetan barrena ibili ondoren, bere ezinegonak azaleratu nahian, Ixak Arruti usurbildarrarekin elkartu eta proiektu berri honi hasiera eman zion. Bakoitzak bere ibilbidean ikasitakoak elkarbanatuz, estilo ezberdinetako kantu bilduma osatu zuten. Horrela, 'Iparrorratzik gabe' kantua kaleratu zuten 2018ko otsailean.

Ondoren, Gorka Mendizabal, zarauztarra, Andres Insua, patagoniarra eta Olaia Inziarte, oronoztarrarekin batera taldea osatu zuten.