Borrar

Zarautz

Arrakastatsua izan zen Zarauzko Gazte Ekintzaileen Azokaren bigarren edizioa

Balorazio oso baikorra izan du Santa Klaran 12 gaztek egindako azoka honek Udalaren aldetik

J.M. ZUBIAURRE

zarautz.

Jueves, 8 de mayo 2025, 20:08

Zarauzko Udalak antolaturiko Gazte Ekintzaileen Azokaren bigarren edizioa Santa Klara komentuan egin zen eta orain iniziatiba berritzaile honen balantzea egiteko unea heldu da.

Bertan, Zarauzko zein inguruetako udalerrietako 12 gaztek (10 zarauztar, zumaiar bat eta donostiar bat) euren ekintzailetza proiektuak erakusteko aukera izan zuten bertaratu ziren herritarrei.

Makillajea, bitxigintza, moda zein bestelako disziplinetako proiektuak izan ziren ikusgai jardunaldi guztian zehar eta, honez gain, produktu hauek ikusarazteko moda desfilea eta irratsaio bat ere gauzatu ziren. Jardunaldia amaitzeko, Imanol Urbieta Musika Eskolako talde baten kontzertua izan zen.

«Gazte Ekintzaile Azokaren bigarren edizio hau urtean zehar egindako lan askoren fruitua da. Zarauzko Udala, Gazteria departamentuaren bitartez, beti izango da bidelagun gazteek euren lana ikusarazteko ekimenak sustatzen», adierazi du Irune Urbieta, Gazteria zinegotziak.

«Eskerrak eman nahi dizkiet partehartzaile guztiei, egindako lan guztiagatik, eta jardunaldian zehar laguntzen ibili ziren boluntario guztiei (modelo, musika talde, ekintzaileen familia eta lagunak...), euren laguntzarik gabe ez baitzen posible izango ekimen hau gauzatzea».

«Bigarren edizio hau arrakastatsua izan da, eta jada hurrengo edizioari begira ari gara. Azoka honen helburua gero eta gazte gehiago euren lana erakustera animatzea da eta ekimen hau urteetan zehar gure herrian indartzea, bistakoa baita gure herrian ekintzailetzarako harrobia badagoela».

Antolaketak eskerrak eman nahi dizkie Gazte Ekintzaileen Azoka antolatzen lagundu duten ekintzaileei: Eclater eta Flowbyer (Eneritz Rojas), Nudo (Sara Isasti), Dannagatik (Alegna Ferrer), Aialock (Olaia Eizaguirre), Eidiko (Uxue Mateo), Mawy Bitxiak (Ane Domínguez eta Laura Olabarria), Haïra (Irati Elizalde), Darrk studio (Markel Velez), Be krew (Kristina Isasti), Uxue Argiñano eta Marmarrian (Ian Ruiz).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arrakastatsua izan zen Zarauzko Gazte Ekintzaileen Azokaren bigarren edizioa