Zarautz
'Arizona' antzezlana, gaur ModelonAitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak eskainiko dute 20:00etan
A. E.
ZARAUTZ.
Jueves, 5 de junio 2025, 20:21
'Arizona' antzezlana gaur ostirala, arratsaldeko 20:00etan Modelo aretoan, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktore ezagunak taula gainean ikusiko ditugularik. Juan Carlos Rubioren testuak mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruzko gogoeta egiten du, bizitzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomiko aitzaki.
Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude. Baina, Margaret galdera gehiegi egiten hasten denean, komedia musikala, bere bizitza zena, tragedia basati bihurtzen da. Arizona ez dago hain urruti, hemen dago, Ceutan, Melillan, gure hiri bakoi-tzean, gizaki batek bizitza hobea lortzea eragozteko altxatzen den harresi bakoitzean.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.