Borrar
Antoniano ikastetxeko taldea sariarekin.

Zarautz

Antoniano ikastetxeak fiskalitateari buruzko ideia berritzaileen lehiaketa irabazi du

93 ikastetxeek eta 3.236 ikaslek egin dute aurten zerga heziketaren inguruan Foru Ogasunak bultzatzen duen unitatea

A. E.

orio.

Miércoles, 18 de junio 2025, 20:30

Zarauzko Antoniano Ikastetxeak irabazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak fiskalitatearen inguruan antolatzen duen ideia berritzaileen lehiaketaren lehen saria. Aurkeztu duen proiektuak 'Txia Untxia' du izena, eta haren helburua da zazpi urteko haurrengan iruzur fiskalari buruzko kontzientzia sortzea. Horretarako, bideo bat prestatu dute, eta bertan ikusten da animaliak protagonista dituen baso batean azenarioek txanpon lana egiten dutela. Ekimena jolas interaktiboekin osatzen da, kontzeptu ekonomiko eta fiskalak modu goiztiar batean ulertzen laguntzeko.

Ekitaldian Eider Mendoza diputatu nagusia eta Itziar Agirre Ogasuneko eta Finantzetako diputatua izan dira. Mendozak fiskalitatearen garrantzia azpimarratu du: «gure zergak ordaintzeak gizartearen ongizatea hobetzen laguntzen du, ez bakarrik kalitatezko zerbitzu publikoak emateko, baita gizarte gisa ditugun erronkei erantzuteko eta etorkizunean ongizate ekonomiko eta soziala bermatuko duten proiektu estrategikoak bultzatzeko ere». Mendozak zorionak eman dizkie lehiaketa honetan saritutako ikasleei, bai eta Ogasun eta Finantza Departamentuari ere, gazteen artean kontzientzia fiskala sustatzen duten ekimenak bultzatzeagatik.

Lehiaketako bigarren saria Zarauzko IES Lizardi BHIren 'Etorkizun hobe baten prezioa' eta Donostiako CPEIPS San Ignacio de Loyola HLBHIPren 'FiskalUp: Gamifikazioa eta Aholkularitza doakoa iruzur fiskala ekiditeko' proiektuentzat izan dira. Zorionak saria lotu duten hiru ikastetxeei, bereziki Zarauzkoei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Antoniano ikastetxeak fiskalitateari buruzko ideia berritzaileen lehiaketa irabazi du

Antoniano ikastetxeak fiskalitateari buruzko ideia berritzaileen lehiaketa irabazi du