Borrar
Anje Duhalde.
Anje Duhalderen kontzertua datorren ostiralean Modelo aretoan

Zarautz

Anje Duhalderen kontzertua datorren ostiralean Modelo aretoan

J. M. Z.

ZARAUTZ.

Lunes, 6 de enero 2025, 20:03

Datorren ostiralean, urtarrilak 10, Modelo aretoan Anje Duhalde abeslariak kon-tzertua eskainiko du iluntzeko 20:00etan hasita. Sarrerak dagoeneko dagoeneko agortuta daude, beras bizkor ibili direnak Anjeren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute.

Kontzertuan egongo dira ahotsa eta gitarrarekin Anje Duhalde, baxuan Iñigo Telletxea, gitarrarekin Remy Gachis eta baterian Txomin Duhalde.

Berrogeita bost urte baino gehiago daramatza Anje Duhaldek aitzindari bezala euskal musikaren munduan. Bakarlari moduan hasi zen 70. hamarkadaren hasieran, eta, geroago, Errobi euskal rockaren aitzindari izandako talde txalotuan izan genuen Mixel Ducaurekin batera. Ondoren, Akelarre taldeko kantaria izan zen zenbait urtetan.

Eskarmentu handiko musikaria da Anje Duhalde; euskal folka eta rocka ezagutu ahal izateko, ezinbestekoa. Kantu tradizionala eta rockaren arteko zubia eraikitzeko gai izan da, gure sustraien eta mundu modernoaren arteko uztarri izateko.

Anje Duhaldek, kontzertuetan transmititzen duen energiaz baliatuz, bere kantu sentikorren uger zaporea dastatu ahal izango da, iturri agortezin bat balitz bezala.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Anje Duhalderen kontzertua datorren ostiralean Modelo aretoan