Zarautz
Ander Gonzalez Txabarri, Arkamurkako kidearen hitzaldia gaur arratsaldeanSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Ander Gonzalez Txabarri, Arkamurkako kidearen hitzaldia gaur arratsaldeanAntxon Etxeberria
Zarautz.
Jueves, 3 de abril 2025, 20:49
Ander Gonzalez de Txabarrik 'Eguzki sistema, kaosetik egiturara' izenburua daraman hitzaldia eskainiko du gaur arra-tsaldeko 19:00etatik aurrera Arkamurkaren aretoan (Santa Marina kalea, 2-2ª), Astronomia Astearen baitan.
Dioen bezala, duela 4.500 milioi urte baino gehiago, eguzki sistemak gas eta hautsezko hodei erraldoi batetik hasi zuen bere historia. Big Bang-ean eratutako hidrogeno eta heliotik aspaldiko izarrek sortutako elementuetaz osatua, gertuko eztanda batek hodeia xiba baten antzera biratzen jarri zuen.
Jaiotza horretatik sortu zen eguzki sistema nahiko egitura xelebrea da. Espazioan egonda, eguzki sistema hiru dimentsiotako objektu bat izan beharko li-tzatekeela pentsa daiteke; beraz, oso bitxia da planeten orbita (ia) guztiak, denak batera plano lau batean antolatuta daudela ikastea. Eguzki sistemaren hasieran bildu eta erabaki hori hartu zuten edo zer? Nolatan du eguzki sistemak arrautz frijitu egitura hori?
Hitzaldi honetan, bi galdera nagusi horien ildotik, eguzki sistemaren jaiotza eta garapena aztertuko du Arkamurkako kideak; hodei erraldoi horren kolapsa-tzetik gaur egungo egitura lor-tzeko eman den garapenaz jardungo du, amaitzeko etorkizunari buruzko pintzelada batzuk emateko. Ibilbide honen bidez, eguzki sistemaren, pizza orearen eta patinatzaile baten arteko parekotasunak esploratuko ditu, eta hobeto ulertuko ditugu unibertsoan gure etxeari forma eman zioten prozesu eta indarrak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.