Alemaniako ikasleak Lizardi institutuan egon dira

Ikasleak. Alemaniatik etorri dira gurera. / LIZARDI
Ikasleak. Alemaniatik etorri dira gurera. / LIZARDI

ZARAUTZ.

Augsburgeko institutuarekin antolatzen den elkartrukeari esker Zarautzen egon dira DBHko ikasle alemaniarrak. Duela 3 ikasturte hasi zuten ibilbide hau elkarrekin eta oso pozik daude emandako urratsaz eta garatutako sareaz. Lizardi eta Peutinger-Gymnasium Institutuak Augsburgen elkartu ziren otsailean eta aste honetan elkartu dira berriro Zarautzen. Ikasleak eta familiak oso inplikatuak daude, harrera egokia emateaz gain, egonaldia aberasgarria eskaintzen jasotzen diren gonbidatuei.

Astean zehar bazter ezberdinak ezagutu dituzte, Zarautz lehendabizi eta ondoren, Donostia, Pasai, Zumaia, Gernika, Bilbo eta azken egunean Getaria ere bisitatu zuten. Asteburua familian pasa dute ohikoa den moduan eta surfa eta paintball egiteko aukera eee izan dute alemaniar ikasleak.