Borrar
Zarautz taldea gailendu da aste-bukaeran. ARGAZKIAK LINDA TARAZONA
Alebin neskak txapeldunak eta infantil mutilak txapeldunorde Astin

Alebin neskak txapeldunak eta infantil mutilak txapeldunorde Astin

Aste Santuko lehiaketa bikainak egin dituzte etxeko taldeek, harrobiarekin lan ona egiten ari direla erakutsiz

Juan Mari Zubiaurre

ZARAUTZ.

Martes, 22 de abril 2025, 21:00

Oporraldia aprobetxatuz, Zarautz KE-ko futbol atalak hainbat txapelketa antolatzen ditu urtero Astin harrobiko jokalariak beste hainbat talderekin indarrak neurtzeko. Horien artean lehiatu diren alebin neskek eta infantil mutilek oso emaitza onak lortu dituzte.

Lehenek Intxaurdi, Aiztondo eta Amaikak bat taldeak izan zituzten aurrez aurre A multzoan –B multzoan kokatuta zeuden Real Sociedad, Martutene, Goierri-Gorri eta Lagun Onak– eta faseak iragan ostean txuri-urdinak izan zituzten arerio finalean.

Bertan, 1-0 nagusitu ziren Saioak sartutako golarekin. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida Goierri Gorri taldearentzat izan zen, Martuteneri irabazi ondoren. Torneoko jokalari onena bezala, Martutene futbol taldeko Isabel Esnaola izendatu zuten.

XIX. Iribar Txapelketa

Azken txapelketa infantil mutilena izan zen. 2012an jaiotako 12 talde elkarren aurka, hiru taldez osatutako multzoekin XIX. Jose Angel Iribar Txapelketan. A multzoan; Zarautz A, Ostadar eta Lekeitio. B multzoan; Touring, Ordizia eta Oriko. C multzoan; Hernani, Arnedo eta Lengokoak. Azkenik laugarren hirukotean, D multzoan; Real Sociedad, Zarautz B eta Aurrera Ondarroa.

Lehen fasea amaituta final laurdenak eta final erdiak jokatu ziren eta herriko futbol taldea, Zarautz A, finalera sailkatu zen. Aurrera Ondarroa izan zuten aurkaria txapelduna zein izango zen erabakitzeko eta bizkaitarrak nagusitu ziren. Hirugarren Ostadar izan zen eta laugarren Orioko.

Txapelketako jokalari onena Ganex Sukia (Orioko) izendatu zuten eta Iribarren omenezko txapelketan atezain onenaren saria ere banatu zuten: Zarautz KEko Martin Mendibururentzat izan zen garaikurra, hain justu ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alebin neskak txapeldunak eta infantil mutilak txapeldunorde Astin