Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Hondartza taldeko kideak kantuan eta dantzan. Amaxkar

Zarautz

Aitor Tatiegi oñatiarra garaile Bertsolari Gazteen txapelketan

Hondartza taldearen emanaldiak arrakasta izan zuen eta euskara izan zen larunbat honetan protagonista

Larunbata, 7 iraila 2024, 20:33

Comenta

Euskal Astearen barne ospatzen den Bertsolari Gazteen XLVIII. Lizardi Sariak ezagutu du aurtengo garailea. Ostiral gauean Modelo Aretoan elkartu ziren sei finalistak eta denen artean Aitor Tatiegi oñatiarra nabarmendu zen, bereak izan baitziren bi sariak.

Bertso onenarena eta Lizardi Sariko txapela eskuratu zituen, azken hau Nahikari Gabilondoren eskutik. Udalak Motxian bertso eskolari aitormena egin zion baita ere.

Hondartza taldearen saioak ikusmin handia sortu zuen eta emanaldi ederra eskaini zuten, euren urtetako ibilbidea gogoratzen zuten bitartean.

Larunbat honetan euskara izan genuen protagonista. Lasterketak ireki zuen goiza eta aurresku txapelketan Mattin Etxebeste (Oiartzun) irabazle atera ondoren herri bazkari jendetsua egin zen.

Mendeurrenaren brindisa

Igandean, Euskal Jai bezpera izanik eta aurtengoa berezia denez, ez ohiko ekitaldi bat burutuko da eguerdian Lege Zaharren enparantzan, Mendeurrenaren brindisa. Parrilla herrikoia, txakolina eta sagardoarekin lagunduta egingo da eta herritarrak parte hartzera gonbidatuak daude.

Gainera, Musika Plazan Alaken taldearekin plaza-dantzak izango dira 12:00etan eta nerabeentzat Gaztelekuan 17:00etan erroskila tailerra. 19:00etan erromeria Eingo taldearekin Musika Plazan eta 20:00etan Frantziskotarren elizan, Zarautz Abesbatzak salbea abestuko du.

Euskal Jaia, astelehenean

Ehun urte beteko ditu bihar Zarauzko Euskal Jaiak eta egitarau oparoa prestatu dute. Hau da laburtuta; Dianaren ondoren, Goiztarrak kalean izango dira, eta baita Gure Boza otxotea kantari ere. Txistulari, trikitilari, dultzainero eta Iturengo tunturroek alaituko dute goiza.

10:30ean Meza Nagusia Schola Cantorumek abestuta Frantziskotarren elizan. Haurrentzat pottokak izango dira Arrosategi parkean. Eguerdian Alprojaren antzerkia Munoan 'Ehun urte zain' antzezlanarekin.

Musika Plazan eta Lege Zaharren enparantzan erromeria eguerdian, baita Munoan ere. Orga lehiaketaren sari banaketa 13:00etan eta ordu erdi geroago karrozak plazan. Larrain dantzak itxiko du eguerdia. Arratsaldean, denak Iñurritzara, kalejiran joan eta etorria eginaz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aitor Tatiegi oñatiarra garaile Bertsolari Gazteen txapelketan

Aitor Tatiegi oñatiarra garaile Bertsolari Gazteen txapelketan