Zarautz
Ainitze Zumeta, Euskal Herriko harrijasotzaile onenaMungian lehiatutako Euskal Herriko Txapelketan zarauztarra garaile izan da
Mungian lehiatu zen larunbatean Euskal Herriko Harrijasotze Txapelketa emakumez-koen mailan eta bertan Ainitze Zumeta zarauztarrak lortu zuen garaipena.
Publicidad
Aurkari gogorrak zituen Ainitzek, «bereziki Karmeleri nion beldurra baina ikusi da jende berria ere maila onean datorrela eta horrek maila igotzea eskatuko du» esan zigun amaitzean. Zumetak 5.412,5 kilo altxa zituen, bigarrenak, Estefania Etxebestek, baino 337,5 kilo gehiago. Azken lau urteetako irabazle izan den Karmele Gisasola mallabitarra hirugarren sailkatu zen.
Kezkatuta joan zen Mungiara Ainitze. «Oso txapelketa garrantzitsua zen, Euskal Herriko Txapelketa, eta Joxe Ramonek ere hau zuen egutegian azpimarratuta. Halere ezin izan dut nahi bezala prestatu, entrenamendu gutxi egin ditut, batzuk oso ondo eta besteak gaizki atera direnak. Ez genekien zer aterako zen. Kubikoa eta bolarekin zer egin behar nuen garbi geneukan baina zilindroarekin ez genun neurria ondo hartu eta horrek zalantzak ekartzen zizkigun. Azkenean egun ona izan nuen eta dena ondo atera zen. Oso oso pozik nago baina ikusi da hemen lo hartzerik ez dagoela eta lanean jarraitu beharko dut aurrerantzean» dio Ainitzek. 75 kiloko zilindrikoa, 62,5eko kubikoa eta pisu bereko bola igo behar izan zituen eta 28 altxaldi zilindroarekin, 23 kubikoarekin eta 30 bolarekin osatu zituen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión